XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkeneko egunak elkarrekin bizi biar tugu, ta konponduko gera!.

Nik erran nion: - Etortzen al zera nai duzunian, ta eztugu konpondu biarrik!.

Nerekin bizitzen zeraten bitartez, denetik izanen dugu.

Ta erran zidan: - Gaur bertan yoanen gera!.

Ta ala etorri giñen nere automobillan nere aita, ama, andria ta ni Donosti'ra.

Emen egondu zen gurekin nere aita, bañan ez aunitz denboraz.

Etortzen zen beti neregana aditzera nola ari ziren ikasten kordiona mutillak eta neskak.

Bein batian artu zun kordiona prueba egiteko ia ikasten al zun oraindikan pianozko kordiona.

Ta erran zidan: - Iru filako kordiona banuke, oraindikan yoko nuke ederki nik!.

Egoten giñen elkarrekin solasian, baita ere bertsotan, elkarri puntu paratuz ta ola.

Ain pozik eta ongi bizi zen emen gurekin, deus ere egin gabe, ta egun batian erran zidan: - Au yakin izan banu, sei urte leno etorri biar nun onat!.